Zer da Aktiba?

AKTIBA, Euskadiko Turismo Aktiboko eta Abentura-Kiroletako Enpresen Elkartea da, legez irabazi asmorik gabeko erakunde gisa eratu zen 2004ko ekainaren 18an eta bere erregistro zenbakia 8/04 da.

Proiektua sektoreko enpresarien arteko bileren ondorioz sortu zen, horiek interes komuneko lan-arloak zeudela uste baitzuten; izan ere, aipatu arloei erantzuna eman beharra zegoen enpresen hazkunde iraunkorrari eta garapenari mesede egingo liokeen markoa sortu nahi izanez gero.

AKTIBAREN MISIOAk:

  • Euskadiko turismo aktiboa marka bakarraren pean sustatzea, Euskadik natura-turismoko helmuga gisa duen lekua hobetzen duten irisgarritasun handiagoko promozio-kanpainak egitea ahalbidetzen duena.
  • Enpresa-ehunaren lehiakortasuna hobetzea Erakundeekin lankidetzan arituz eta taldearen abantailei probetxu atereaz.

Barne-antolaketa

  • Batzar Orokorra: Bazkide guztiek osatzen dute. Elkartearen Jardueren Plan Orokorraren, inbentarioaren, memoriaren, aurrekontuen eta balantzeen jarraipen- eta onespen-funtzioak gauzatzen ditu, bai eta bere jarraibideen eta kontrolaren mende jarduten dituzten gainontzeko artezkaritza-organoen kudeaketa ere.

  • Zuzendaritzako Batzordeaa: Gehienez kidetutako enpresen zazpi ordezkarik osatzen dute. Elkartearen kudeaketa eta administrazioa zuzentzen duen artezkaritza-organoa, garatu beharreko ekintzak programatuz, aurrekontuak kudeatuz, bilerak koordinatuz eta kidetuen interesei eta proposamenei erantzuna emanez.

  • Bulego Teknikoa: Elkartearen kudeaketaren arduraduna da, Zuzendaritza-Batzordearen instrukzio azpian.

© 2014 Aktiba.