Dzingua

DZINGUA

Aurkezpena

Surfa oso gustoko duten lau lagun gara. Urtetik urtera indarra hartzen doan kirola da eta gure kostaldean oso baldintza onak ematen diren arren, eskualdeak zerbitzu aldetik arlo honetan duen hutsunea handia da. Hori dela eta, Dzingua Kirol Ekintzak S.L. enpresa sortzea erabaki dugu. Surf egiten ikasteko aukera eskaintzen dugu, era praktiko eta merkean, adin eta maila ezberdinetarako. Eskaintza nagusia Surfa izan arren, Stan Up Paddle (SUP) kirola praktikatzeko aukera ere eskaintzen dugu. Euskal Herrian eta atzerrian arrakasta handia izaten ari den kirola da, ikasteko erraza eta trabesiak egiteko aproposa. Jende nagusiagoari zuzendutako zerbitzua da. Dzingua izenaren jatorria Lekeition dugun surfeko dendatik dator. Hemen dago gure zentrala momentuz. Hori dela eta, izenaren lotura hori mantendu nahi izan dugu.

Lan esparrua

Gure lan esparrua SURF eta SUP ikastaroak ematen dituzten enpresen sektorean kokatzen da. Adin guztietako pertsonentzat SURF ikastaroak ematen ditugu eta era guztietako beharrizanetara egokitzen gara. SUPari dagokionez, ibilbide desberdinez osaturiko programa zabala daukagu; ibilbide historikoa, snorkelingdun ibilbidea…. Bestalde, kirol hauetaz gozatu ahal izateko erabiltzen den materiala ere alokatu egiten dugu.

Kokapena

Gure enpresak burutzen dituen ekimenak LEA ARTIBAI eskualdean kokatzen dira, bereziki Lekeitio eta Mendexako hondartzetan.

Zerbitsu nagusiak

Gure enpresak eskaintzen dituen ekintz nagusiak SUP eta SURF ikastaroak dira.

Herremanetarako

Tfnoak.: 94 465 37 07 / 688 82 67 97

dzinguakirolekintzak@gmail.com

www.dzinguakirolekintzak.com

© 2014 Aktiba.