Menditxik

Menditxik

Aurkezpena

MENDITXIK Mendi eta Arroila Gidariak-ek naturarekin kontaktua duten jarduera ezberdinak eskaintzen ditu, kalitatezko gidatu eta zerbitzuarekin, arriskua eta naturarekiko kontaktua kudeatuz. Gure gidari guztiak titulatuta daude eta lan esperientzia handia daukagu Piriniotan eta Guarako mendizerran baita ere, bertako mendiak eta arroilak ondo ezagutzen ditugularik, Gainera, daukagun material guztia homologatua da. Ibilbide eta jarduera guztiak partehartzaileen mailaren arabera diseinatzen dira, eta ahaztuko ez duzuen esperientzia bat bizi dezazuen saiatzen gara. Euskal Herriko mendiek, balore natural garrantzitsuak edukitzeaz gain, oso lotuak daude mitologia, historia, kultura eta gastronomia bezalako gai edo arloekin. Guzti hauek kontuan hartzen ditugu ekintza edo jarduera bakoitzaren diseinuan eta prestaketan. Modu honetara, kirol alorra bakarrik izango zena gainditzen saiatzen gara, Euskal Herriko kultura eta inguru naturala bakarra egiten duen aurkikuntza eta ezagutzan oinarritzen diren esperientziak ahalbidetuz.

Lan esparrua eta kokapena

Egoitza nagusia Arrasaten (Gipuzkoa) kokatzen da eta lan eremua Euskal Herri osora, Piriniotara, Guara mendizerrara, Picos de Europara, Alpeetara... zabaltzen da.

Zerbitzu nagusiak

Mendi igoerak, mendi irteerak, zeharkaldiak, elur erraketak, arista edo ertzak, bide ferratak, arroila jeitsierak, ikastaroak…

Harremanetarako

Menditxik

Tfnoa.: 616 85 81 26

info@menditxik.com

www.menditxik.com

© 2014 Aktiba.