Saltway Valle Salado

Saltway Valle Salado

Aurkezpena

Saltway enpresa 2016. urtean sortu zen, Gatz Haranaren berreraikuntzak ekarri zuen iraultzan parte hartzearen harira. Gure segway zerbitzuaren bidez , Añana Gesaltza ikustera etortzen diren bisitariei ekarpen txiki bat egin nahi diegu. Gainera, Gesaltzan ekonomia jarduera bultzatu nahi dugu garraio elektriko honen bidez. Tresna moderno honekin, Gatz Harana eta haren ingurua ikuspuntu desberdin batekin ezagutu daiteke. Gure ibilbidean zehar bistaratuko ditugun bide eta aldapek aho zabalik utziko gaituzte ikusmira dotorearen aurrean. Ausartuz gero, ez zarete damutuko.

Lan esparrua

Gure ibilbideak jende guztiari zuzendutakoak dira: ume, bikote, famili, eta taldeentzat prestatuta daude horrela, gure bezeroek Gatz haranaren ingurua herritik hasita, Gatz Harana bera eta Arreoko lakua ezagutu ditzakete.

Kokapena

Gesaltza Añanan kokatzen dira gure Segway zerbitzuak baina, ez daukagu inolako arazorik Segway zerbitzua eta aparailuak bezeroek eskatzen diguten tokira eramateko.

Zerbitzu nagusiak

Segway ibilbideak Gatz Haranaren zehar eta beste herri batzuetan. Tailerrak, zirkuitoak, publizitatea, pertsona bakarrarentzat bisitak eta baita talde handientzat ere. Ordainketa eta erreserba egin dezakezu gure web gunearen bidez.

Harremanetarako

Saltway Valle Salado

Tfnoa.: +34 626 285 836

info@saltwayvallesalado.eus

www.saltwayvallesalado.eus

© 2014 Aktiba.