Sopuerta Abentura

SOPUERTA ABENTURA

Aurkezpena

Sopuerta Abentura Euskadin dagoen zuhaitzetako abentura-parkerik handiena da. 9 zirkuitu dauzkagu, zailtasun ezberdinetakoak eta altuera ezberdinetan.

Lan esparrua

Gure ibilbideak 2 urtetik gorako umeentzat egokiak dira, heldu batekin lagunduak, eta nagusientzat adin mugarik gabe.

Kokapena

Parkea Sopuertako gunetik kilometro batera dago, San Cristobal auzoan, San Viator ikastetxearen ondoan, Bilbotik 25 kilometrotara.

Zerbitzu nagusiak

Gure zirkuituetan 88 joku ditugu, hauen artean 28 tirolina, luzeena 250 metroko luzerakoa eta 21 metroko altueran, zubiak, lianak eta hutsean jauzia. Jarduerak 2 orduko iraupena dauka, horrez gain arnesak jarri eta segurtasun azalpenak ematen dira, guztira 2 ordu eta laurdeneko iraupena. Denbora honetan zehar helduek zirkuitu guztiak egin ditzakete edota baten bat errepikatu. Umeek, adina eta altueraren arabera, zirkuitu guztiak egin ditzakete ala zirkuitu batzuk egin eta errepikatu.

Jarduerak

Zuhaitzetako abentura-parkea

Harremanetarako

Tfnoak.: 94 610 40 51   |   663 805 609

info@sopuerta-abentura.com

www.sopuerta-abentura.com

© 2014 Aktiba.