Txindokiko Itzala

Txindokiko Itzala

Aurkezpena

Txindokiko Itzalean abentura eta dibertsioa ziurtatuta daude. Ingurune natural paregabean kokatuta, Abaltzisketako (Gipuzkoa) Larraitz auzoan, Txindoki mendiaren magalean, Txindokiko Itzalak abenturazko ekintza desberdinak praktikatzeko aukera eskaintzen du.

Lan esparrua

Abentura Parkea eta abenturazko jarduerak

Kokapena

Abaltzisketako (Gipuzkoa) Larraitz auzoan, Txindoki mendiaren magalean

Zerbitsu nagusiak

Abentura parkean dibertsioa zuhaitzen gainean dago. Joko ezagunenak tirolinak dira, baina gure parkean zuhaitz batetik bestera pasatzeko bestelako joko ugari aurkituko dituzu. Adin eta gaitasun desberdinei egokitutako hiru zirkuitu daude, etxeko txikienetik helduenera gustura ibiliko dira bertan. Abentura parkeaz gain, Txindokiko Itzalean beste ekintza asko praktikatzeko aukera izango duzu: eskalada, arku tiroa, mendi ibilaldiak, kanoi jeitsiera, besteak beste. Hau guztia segurtasuna eta zure gogobetetzea ziurtatzen dituzten gure monitore eta gida tituludunen laguntzarekin egin ahal izango duzu. Txindokiko Itzala ezagutzera etor zaitez!

Harremanetarako

Tfnoak.: 628 94 72 53 / 943 65 47 57

info@txindokikoitzala.com

www.txindokikoitzala.com

© 2014 Aktiba.