UR Urdaibai-Lekeitio

UR Urdaibai-Lekeitio

Aurkezpena

Euskal kostaldean kokatutako turismo aktiboko enpresa da UR. Proposamen aktibo, berritzaile eta kalitatezkoaz, esperientzia ahaztezina bizitzeko aukera zuzentzen dizuegu!

Lan esparrua

Titulazio eta prestakuntza egokia duten monitoreen laguntzaz, gure ingurunea beste ikuspuntu batetik gozatu dezakezue. Mota ezberdinetako taldeekin egiten dugu lan: ikastetxeak, lagun taldeak, eztei agurrak, banakakoak, familiak, enpresak (outdoor training)…

Kokapena

UR Urdaibairen jarduera zentroa Laidako hondartzatik 100 metrotara kokatuta dago, Arketako Camping-aren ondoan (Ibarrangelu), ekintzak burutzeko toki ezin hobean. Aldagela eta dutxekin osatutako instalazioz osatuta dago. UR Lekeitio izen berdina duen herriaren portuan kokatuta dago. Tantak dendarekin batera herriko turismo aktiboko zentroa osatzen dute.

Zerbitzu nagusiak

Kanoa jarduera Urdaibaiko Erreserba Biosferan eta Lekeitioko badian zehar | Piraguismo ikastaroak: hastapena, maila aurreratuak, eskimotajea, segurtasuna, kayak surf, itsas kayaka | Stand Up Paddle ikastaroak: hastapenekoa, asteburukoak, umeentzat | BigSUP | Coasteering | Xendazaletasuna | Materialaren alogera

Harremanetarako

UR Urdaibai

Tfnoak.: +34 94 627 66 61 / 688 635 190

info@urdaibai.com

www.urdaibai.com

UR Lekeitio

Tfnoak.: +34 94 624 35 86 / 656 799 646

info@urlekeitio.com

www.urlekeitio.com

© 2014 Aktiba.