Wilextours

Wilextours

Aurkezpena

Wilextours-ek naturaren interpretazioko eta mendi-ibilietako zerbitzu gidatua eskaintzen du Euskadin, adin guztietako jendearentzat. Gidariak naturan esperientzia atsegina izateko gakoak eskainiko ditu, hegaztiak behatuz, ugaztunen presentzia deskubrituz, edo landareak ezagutuz eta ingurunearen faktoreekin eta gizakiekin daukaten harremana ikasiz, betiere jokabide arduratsuko etika batekin. Era berean, mendi-ibiliak egiten dira, eta mendirik ezagunenetan elurra dagoenean erraketekin ere ibiltzen gara.

Lan esparrua

Natura, lehorrean ez ezik, itsasoan goza dezakegu: Getxon belaontzi batean, eta Plentziako itsasadarrean kayakez. Gidari nagusia, Pablo, Getxoko bizilaguna dena, mendiko gidaria eta ingurumen-hezitzailea da. Erantzukizun zibileko eta istripuetako aseguru egokiak dauzka.

Kokapena

Hauek izango dira gehien joango garen lekuak: Urdaibai, Urkiola, Gorbeia, Gorliz, Salburua, Aizkorri, Txingudi, Zumaia, Jaizkibel, Izki eta abar.

Zerbitzu nagusiak

Mendi-ibiliak eta natura interpretatzeko ibilbideak, ingurumen-heziketako jarduerak egiteko. Enpresako pizgarriak sortzeko jardueretara ere egokitu daiteke.

Harremanetarako

Wilextours

Tfnoa.: 665 642 947

pablo.perez@wilextours.com

www.wilextours.com

© 2014 Aktiba.